Santiago bidea
Aurizberriko herria Nafarroako iparraldean kokatua dago, Pirineoak gurutzatzen dituen Santiago Bidearen erdi-erdian.
Done Jakue Bidea Erroko haranera Aurizberriko herritik sartzen da, Urrobiko lautada zeharkatu eta gero. Herriko irteeran gurutze zahar bat dago erromesek betidanik ohoratu izan dutena. Bideak Mezkiritzeko portutik gora jarraitzen du eta Arriurdinen behera egiten du Biskarret-era iritsi arte. Lizasoain aldera jotzen du ondoren Erroko portua goratu arte; modu hontan baialara utzi eta Esteribarren sartu egiten da.