Nekazal turismoa
Landa giroan edo nekazari herrietan egiten den jarduera turistikoari deitzen zaio landa-turismoa.
Jende guztia du estresetik eta bizimodu itogarritik ihes egiteko premia. Jende gehienak bilatzen du bakea, sosegua, atsedena. Trafikotik, hotsetatik eta kutsaduratik urruntzea da landa-turismoa egiteko arrazoi nagusietako bat. Horregatik ari da hainbeste indartzen.
Bestalde, natura maite baduzu, edo leienda edo kultura –edo honelako jardueraren bat: mendi-bizikleta, eskalada, eskia, argazkigintza, mendigoizaletasuna, faunaren eta landarediaren behaketa, arrantza, mikologia, ibilbide gastronomikoak, bidezaletasuna–, hauxe duzu leku egokia.
Bestetik, Kokalekua dela-eta, toki egokia da autoz bisitak eta ateraldiak egiteko, gure geografiako zenbait bazter ongi ezagutzeko (Nafarroako Pirinioaldeko ibarrak, Iratiko oihala, Aragoiko Pirinioa, Frantziako hegoaldea, Euskal Herriko kostaldea, Iruña, Nafarroako Erribera…).
Hona hemen gure iradokizun batzuk.