ALOJAMENDU RURALA

  • Aurizberriko herrigunean dago, Orreagatik 5 kilometrora. Sarbide asfaltatua du, eta ez dago aparkatzeko problemarik. Autoa atean bertan uzten ahal da.
  • Etxe berria da, erosotasun guztiak dituena (garbigailua, mikrouhinen labea, berokuntza, platerak garbitzekoa, telebista, wifia, etab.), baina, aldi berean, inguruko eta herriko etxeen ezaugarriei eusten die.
  • Lehenbiziko solairuan dago. Apartamentuak sabai-maldaduna du, eta zura agerian.
  • 7 lagunentzako tokia (bi lagunentzako gela bat, gela bikoitz bat eta beste bat hirukoitza), sukaldea, egongela-jantokia, bainugela eta hegoaldera ematen duen balkoia. Kanpoaldea lorategi pribatu bat da, 150 m2-koa, behar bezala hornitua.
  • Abiapuntu egokia naturan egiteko jarduera askotarako (mendi-bizikleta, eskalada, eskia, argazkigintza, mendigoizaletasuna, faunaren eta landarediaren behaketa, arrantza, mikologia, ibilbide gastronomikoak, bidezaletasuna).
  • Kokalekua dela-eta, toki egokia da autoz bisitak eta ateraldiak egiteko, gure geografiako zenbait bazter ongi ezagutzeko (Nafarroako Pirinioaldeko ibarrak, Iratiko oihala, Aragoiko Pirinioa, Frantziako hegoaldea, euskal kosta, Iruña, Nafarroako Erribera…)

logo_solar EGUZKI-PLAKAK: ENERGIA BERDEA

  • Eguzki-plaken bidezko energia-autosufizientziaren maila handia.

ARGAZKIAK

 

BISITA BIRTUALA

TOP

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close